http://sustatu.eus/1469109942829

http://bilgunefeminista.eus/eu/Berriak/20160720/Irla_bat_izan_ez_dadin…_Angela_Davisekin_gogoeta_egiten

GURE FEMINISMOAK DESKOLONIZATZEA

ALIANTZAK SORTZEKO

DEMA ETA ERRONKAK

ITZIAR GANDARIAS GOIKOETXEA ETA

CONY CARRANZA CASTRO

Munduko Emakumeak/Babel-eneta Brujas y Diversas-en parte hartzen dute

 

Euskal Herrian aliantza feminista anitz, ezberdin eta luzera begirakoak sortzeko orduan hainbat dema eta erronka dauzkagu aurretik; hauetako batzuk testu honetan plazaratu nahi ditugu eta, horretarako, uste dugu geure adiskidetasun eta ezberdintasunen topaketa eskarmentutik hastea modurik onena dela.

Elkarrekin joan gara bidea egiten eta, honela, gure ezberdintasun pertsonalak ez ezik, zeharkatzen gaituzten eta maila diferenteetan kokatzen gaituzten ezberdintasunak ere ezagutzen joan gara. Euskal emakume autoktonoa eta Salvadorreko emakume migratua garen heinean, adin, klase, jatorri, bizi eskarmentu, lege egoera, gaitasun, talentu eta abarren ezberdintasunak dauzkagula iku-

si dugu, hortaz, botere eta pribilegioei dagokienez ere, era askotako mailetan bagaudela

konturatu gara. Hala ere, hau ez da izan maitasunez, errespetuz eta konfiantzaz elkarrekin lan egiteko oztopoa. Honela, sozializatu gaituzten biktimismo, erru edota lausenguz mozorratutako nagusikeria jarrera heteropatriarkalekin apurtzen ikasi dugu egunez eguneko praktikaren bitartez (hala, ez dugu beti asmatu, zenbaitetan hanka ere sartu dugu).

Gaur egun, “feminismoei” eta hauen aniztasunari buruz hitz egitea zeharo onartuta dago eta gure diskurtsoetan gero eta gehiago erabiltzen da. Edonola ere, emakume ezberdinen artean existitzen diren botere eta menderakuntza erlazioak behar den bezala eztabaidatu eta aztertu ez ditugula uste dugu. Kezka honi loturik, zenbait erronka hauteman ditugu emakume migratu eta autoktonook batu eta lan egiten dugun hainbat eremutan parte hartzen dugunez gero.

Guztiz kezkagarria da gaur egun zaintza gaia eztabaidatzen eta

teorizatzen bada ere, zaintza eta etxeko langileen

aldarrikapenak –langile hauetako gehienak migratutako emakumeak

izanda- ez direla oraindik agenda feministetan lehentasunezko kontua”

Lehenengo eta behin, guztiz kezkagarria da gaur egun zaintza gaia eztabaidatzen eta teorizatzen bada ere, zaintza eta etxeko langileen aldarrikapenak –langile hauetako gehienak migratutako emakumeak izanda- ez direla oraindik agenda feministetan lehentasunezko kontua. Gizarte Segurantzaren 2015eko abenduko datuen arabera, etxeko lanetan ari diren emakumeen %41,13, Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %40,60, Nafarroan, etorkinak dira eta, barneko langile moduan aritzen diren emakumeen kasuan, portzentaje hau %90era heltzen dela uste da 3 . Gaur egun migratutako emakumeek burutzen dituzte lehen emakume autoktonoek egiten zituzten lan hauek, eta hau horrela da lan baldintzen prekarizazioaren, lan hau erregulatzen duten politikarik ezaren eta,

batez ere, zaintza lanak gizon eta emakumeen artean zuzen banatzearen inguruko eztabaida

faltaren ondorioz. Beraz, lan hauek emakume batzuengandik beste batzuengana pasatu dira; gertaera hau egungo krisi ekonomiko, sozial eta politikoaren testuinguruan are agerikoagoa da eta berdintasun sasoietako ezberdintasuna deitu den fenomenoa azalarazten du. Hau guztia dela eta, Euskal Herrian etxeko langileak diren emakume migratzaileak borroka feministan inplikatu behar ditugu, parte hartzaile moduan ez ezik, lider moduan ere bai.

Bigarrenez, arrazakeriaren kontra borrokatzeko indarrak biltzea premiazkoa da. Europak ez dauka mugarik kapitala eta merkantziak aske zirkulatzeko, baina bai mugatzen die pertsonei aske mugitzea eta, gainera, ikusten dugunez, Europa hau gero eta xenofoboagoa da. Beraz, arrazakeriaren kontrako borrokak eta borroka feministak bat egitea ezinbestekoa da. Angela Davisek esan duenez, “feminismo eraginkorrak homofobiaren kontra, klase, arraza eta genero esplotazioaren kontra eta kapitalismoaren zein inperialismoaren kontraegin behar du”. Ezin ditugu gure borrokak atomizatu eta hauetan isolatuki aritu. Kapitalismo heteropatriarkal arrazista eta neokolonialaren aurkako erresistentziak borroken arteko elkarrizketara behartzen gaitu.

Honekin batera, eguneroko arrazakeria ahultzeko, elkarrekin egin behar dugu lan, zeren eta, Audre Lorderen hitzak geure eginda, “arrazakeria elkartasunetik harago existitzen baita”. Zuritasunak oraindik funtzionatzen du diskriminazio marka moduan, maila estrukturalean ez ezik, gure eguneroko ekintza eta harremanetan ere bai. Horregatik zera galdetu behar diogu geure buruari: kapazak al gara beste emakume batzuekiko geure “ismo”etaz konturatzeko?, barruan daramagun arrazismo, klasismo eta sexismoaz kargutzen al gara? Hau dela eta, eta hona dator hurrengo erronka, emakume ezberdinen artean elkartzeko eta elkarri entzuteko eremuak indartu eta sortzen jarraitu behar dugula uste dugu. Geure premietatik irten eta batak besteari kasu eginda, gaur egun Euskal Herrian bizi garen emakumeen errealitate ezberdinak ezagutu behar ditugu. Audre Lordek aldarrikatzen zuenez, gure arteko isiltasuna apurtu eta elkarrekin hitz egin behar dugu, ulertuak ez izateko edo minduak izateko arriskua gorabehera. Intimitate eta maitasun politikak sortu behar ditugu, elkarrekin egiteko aurrera, elkarrekin ikasteko eta gure kontraesanak, zalantzak eta gataztak elkarrenganako errespetuaz konpartitzeko. Hau harremanetik harago doa. Elkarrekin egote hutsak ez duelako aniztasuna bermatzen. Besteekin egoteak ez bagaitu interpelatzen, ezer gutxirako balio digu antolatzeak. Zalantzak eragiteko, gure identitateak mugiarazteko eta, arduraz baina ez kulpaz, gure pribilegioetaz konturarazteko gaitasunean datza ezberdintasunen benetako indarra.

Zuritasunak oraindik funtzionatzen du diskriminazio

marka moduan, maila estrukturalean ez ezik,

gure eguneroko ekintza eta harremanetan ere bai.

Horregatik zera galdetu behar diogu geure buruari:

kapazak al gara beste emakume batzuekiko geure “ismo”etaz

konturatzeko?, barruan daramagun arrazismo,

klasismo eta sexismoaz kargutzen al gara?”

Azkenik, gure gorputzak, gure buruak eta gure praktikak zentzu bitan deskolonizatu behar ditugu. Alde batetik, “hegoalde globaletik” datozen emakumeekin izaten ditugun jarrera paternalista eta asistentzialistetan birsortzen dugun herentzia koloniala albo batera utzi behar dugu eta portaera honek emakume migratzaileetan sorrarazten dituen gutxiagotasun eta gutxiespen jarrerak desagerrarazi behar ditugu. Feminismo erradikalaren alde benetako apustua egiten badugu, gure artean harreman era berriak sortu behar ditugu, praktika hierarkikoei, jakintza gutxiespenari, jarrera zurruntasunari eta gure arteko lehiari aurre egin diezaiegun eta jarduteko zein praktika politikoa sentitzeko bestelako moduak jorratu ditzagun.

Beste alde batetik, gure gorputz eta buruak deskolonizatzeak zera dakar berarekin batera, Euskal Herriak historikoki pairatu duen eta oraindik pairatzen duen kolonizazio eta zapalkuntza ere aitortzea eta, hortaz, denok, berton jaioak edo bertora etorriak, Euskal Herri burujabe eta askearen aldeko borrokara eramaten gaitu.

Laburbilduz, Cherrie Moragas feminista chicanoaren hitzetan, “Iraultzaren ideia serio hartzen badugu, gure bizitzetan poztasuna (benetako poztasuna eta ez “sasoi onak” besterik ez) egon litekeela uste badugu, orduan, batak bestea behar dugu. Emakumeok elkar behar dugu. Menderatzen gaituen beldurra garaitu behar dugula nik/zuk bakartasunean jakitea ez delako nahikoa. Benetako boterea, zuk eta nik ondo dakigunez, kolektiboa da. Nik ezin dut jasan zure beldur izatea, ezta zuk nire ikaraz egotea ere. Ahalke fin honek akabatu egingo gaitu”

Irla bat izan ez dadin. Angela Davisekin gogoeta egiten

Bilgune Feminista, Ernai eta Ipar Hegoa fundazioak elkarlanean egina