Hernaniko jardunaldi internazionalak

Azaroan ekin genion mugimendu sozial eta bizitza eta lurraldearen defendatzen duten organizazio erdiamerikarren topaketa. Hauetako bat Hernanin eman zen azaroaren 6an  Mugen Gainetik organizazioaren eskutik eta “Impacto de las empresas eléctricas españolas en México y Guatemala. Alternativas de consumo” gaiaren inguruan. Hitzaldi honetan Claudia Vázquez Mexikokoa, Mario Minera Guatemalakoa eta Euskal Herriko GoiEner kooperatibak parte hartu zuten.

Bigarren atal bat azaroaren 8an egin zen Hernaniko Bitteri Kultur Etxean, oraingo honetan Lumaltik Herriak eta Txiapasen alde organizazioen eskutik eta Mugen Gainetik-en laguntzarekin. “Defensoras cuidando nuestras vidas y territorios” goiburuarekin kapitala, patriarkatua eta oinarri erlijiosoen arteko aliantza kriminalaren erresistentzia prozesuak ikustarazi genituen. Jardunaldia bi paneletan garatu zen, lehena  “Enfrentando las violencias: los ataques a nuestro territorio-tierra y nuestro territorio-cuerpo” izan zen, non Irma Vásquez (Chiapas) , Michelle Carbajal (Honduras) eta Maricela Ramosek (El salvador) hartu zuten parte eta Mujeres Tejiendo Red-eko Jesica Marroquín izan zen moderatzailea. Bigarren panela  “Alianzas feministas para la defensa del territorio” izan zen, Zuleyma Araúz (El Salvador) eta Lolita Chávezekin (Guatemala) eta Ongi etorri errefuxiatuak-eko Yolanda Oquelí moderatzaile lanetan.