Hernani

Martxoaren 10ean, Hernaniko Udalaren laguntzarekin eta aste horretan abiarazi ziren jardueren barruan Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, Biteri Kultura Etxean  “Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara. Begirada dekolonial bat” tituloarekin eztabaidatzeko jaurdunaldia ospatu zen,.

Hernaniko jardunaldian 50 pertsona baino gehiagoko asistentzia izan dugu eta Sylvia entzuteaz gain Ana Murcia Garaipen taldekidea entzun ahal izan genuen, Ana Las Dignas El Salvadorreko talde feministaren parte izan zen eta Ayala Zuhurtasuna Itun Feministako kofundatzailea da. Hark  ekonomia feministako eta latinoamerikaherrien erresistentziako mugimenduetan parte hartu du eta 2006tik ekintzaile transfeminista da Garaipenen.

“Testuingurua begiratzen badugu, Naomi Kleinek esaten zuen bezala, eskala anizkunetarako “Shock doktrinek” ikusiko ditugu; hainbat bizitzaren kontrako gerra iraunkor eta sistemikoak egingo ditu seguru, eta inperialismoak bere gerrei ematen dioten erantzunak, giza krisialdia islatzen du. Hori bai, era berriko inperialismo eta kolonizazioa da, berea ez diren baliabide eta lurraldeak jabetzen eta herriak desagertzen  dituena .

Hala ere, aldi berean,  emakumeak zaindutako  bizitza eratzen ari da kapitalismo ezin okerrago honen kontra. Azken hamarkadetan, emakumeak bizitza defendatzeko  gauzatu  diren hainbat estrategiak. Eta hau da, duda barik, erresistentzia mota bat. Zapalkuntza sistema anizkunen kontra, emakumeok, askatasun eta erresistentzia sistemak burutu ditugu. Abian daukagu zapalkuntza sistema honen kontrako erantzun prozesua.”

Ana Murcia, Garaipen

Ana eta gero Itziar Gandarías entzun genuen, Mujeres del Mundo Babel – Munduko Emakumeak. Itziar psicologo soziala da. Deustoko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean lan egiten du irakasle bezala eta Psikologia Sozialeko Bartzeloako Unibertsitate  Automomoko Departamentuarekin lotuta dago. Babel Munduko Emakumeengan- Munduko Emakumeak parte hartzeaz gain ,  Brujas  eta Diversas eta Euskal Herriako Emakumeetako Munduko Martxaren Plataformako kidea da.

“Paraguain hasi nintzen feminismoaren militantzian. Bueltatzerakoan, nire galdera zen ze nolako harremanak eta gatazkak egongo ziren emakume etorkin eta euskaldun feministen artean. Nire beldurra zen hasiko zirela kontatzen gatazka handiak. Baina sorpresa izan zen. Konturatu nintzen, egia esanda, ez zegoela gatazka handirik ez zegoelako topaketa sendo bat. Ba zeunden topaketak puntualak. Adibidez martxoaren 8an, edo azaroaren 25ean bai, baina ez zegoen luzerako artikulazio edo aliantza sendoagorik.”
Itziar Gandarias, “Munduko Emakumeak” kidea

Gaztetxotatik jardun dut jendarte hau feminismotik eraldatzeko jardunean. EH Bilgune Feministako kidea naiz, urteak daramatzat mugimendu feministan. Egun. EH Bilgune Feministako koordinazio lan taldean nabil jo ta su. Ikasketaz, kazetaritzan lizentziaduna naiz eta bokazioari jarraiki, Garako Gaur 8 astekarian hilean behin zutabegilea.

“Herritarron, langileon, prekarizazio egoera ezaguna da gaur egun gure jendartea. Horri gehituko nioke ere, horren aurrean, feministok prest gaudela esango dut. Baina horrek ere ba dakar beste aldea, eta beste aldea da borroka sozialen kriminalizazioa ematen ari dela. Mugimendu feministaren kuestionamendu ari  dela hainbat esparruetan, eta militarizazioa handituz doala gure Europako hainbat herrialdeetan. Gizarteriaren krisi baten aurrean gaude.”
Salioa Iraola, Euskal Herriko Bilgune Feministatako Kidea

Loturak

Hernanin izandako jardunaldietako bideo osoa eta txostengileen audioak entzun ditzakezu http://www.txiapasenalde.org/hernaniko-jardunali/