Lehen aukera, Azaroaren 25eko Nazioarteko Emakumearen Bortizkeriaren Ezabapeneko kontrako Eguna ospakizunarekin markatuta testuinguruan etorri zen . Honetarako Usurbileko Udalaren eta Potxoenea, udal kultur-etxearen laguntza izan dugu, 40 pertsona baino gehiagok eztabaidatzeko hitzordua eman zuten: “Eztabaida feministarako zapatismoaren ekarpenak: Bortizkeriaren kontrako borroka-bizitza” izenburuarekin. Han hainbat txostengile entzun ahal izan genituen Cecilia Santiago bezala, txiapazko ekintzaile eta psikologo soziala; genero, kulturarteko eta emakumeentzat eta herrietarako askatzeranzko psikologia ikuspegitik lan egiten duena. Cecilia Ik´ taldearen fundatzailea da, EZLN-eko Lacandona Oihanaren Seigarren Adierazpenerako talde itsasgarria. Aukera horretan Txiapaseko gerrari buruz, komunitate indigenak eta emakume zapatisten aurka egiten duten moduaren gaineko oinarri psikologikoaz hitz egin zuen, nola hark dioen gogoratzeko gu “abantaila ekonomiko eta azpiegiturako handiagoekin gizarteek pertsona nekazarikoengandik ikas dezaketela”
Ceciliarekin batera, Cony Carranza entzun ahal izan genuen, herriko hezitzaile feminista Babel Munduko Emakumeetako kidea – Munduko Emakumeak, Brujas eta Desberdinak eta Garaipen feminismoaren eta migrazio-prozesuez arteko erlazioaz hitz egin zigula.
“Joandako emakumeok, gutxiengoa, jorratzeko gaia, lan esparrua, ikasteko helburua edo arazo ez ezik, historikoki edo indibidualki arrazoiagatik Euskal Herrian gauden emakumeok gara ere bai. Gizarte honetako politiko eta giza militante askok aurreiritziak jartzen dizkigute, hemengo emakume eta atzerriko emakumeak bereiziz, “beste emakumeak” garela jakinarazten.Etxetik irtetea ez da indibidalki hartzen den erabakia, baizik eta kapitalismo global eta patriarkalarena, pobrezia, injustizia eta gerra justifikatzen duenak. Globalizazioak, bizitzako eta bizi-iraupeneko erarekin amaitu du eta hainbat emakumeen irteera eragin du. Gu Geu, “krisialdiaren alabak”, Garaipenetako kidea esaten duen bezala, jaio,hazi eta krisialdian irauten dugu.”
Idoia Arraizak parte hartu zuen ere. Hark psikologia eta Gestalt ikasi ditu. EH Bilgune Feminista taldeko kidea da eta Emagin elkartean lan egiten du non urteak eramaten dituen autodefentsa feministako lantegiak batez ere dinamizatuz.
“Burura galdera etortzen zait; ze mementotan ikasi dugu ez garela gai, ez garela indartsuak, ez dugula balio, ahulak garela? Hezkuntzaren ze momentutan barneratzen dugu eta gu geuk sinarazten dugu hori? Egia esan emakumeok betidanik saretu eta antolatu garela, autodefentsa feminista egiteko. Hemen Euskal Herrian duela 40 urte, indarkeria etxe pribatutan gertatzen zenean, emakume asko antolatu ziren indarkeria hori aurre egiteko. Bikote barruan tratu txarrak jasotzen zuen emakumeak jotzen zuten talde horiengana eta talde horiek, adibidez, zaintza egiten zituzten emakume horien etxeetan.”
Azkenik, Azaroaren 20 horretan Kattalin Minner jardunaldiak itxi zituen, militante feminista oso gaztetatik, kazetaria eta Medeak taldeko kidea, bortizkeriaz birjabetuko teknika performatiboei buruz hitz egin zigun.
“Genero indarkeriaren aurkako lege hankamotz horretik, lege horren indarra ez zelako hainbeste. Ez dituelako kontutan hartzen edo ez du bermatze emakumeen bizi iraupena, baizik eta kasu oso zehatzak. Lege honek bikote edo harreman sexu afektibo bat daukan emakume bakarrik hartzen du kontuan eta heterosexualeii begira. Oso exkluientea da. Estatua, goitik behera instituzioi patrarkal bat da , eta estatua berez, indarkeria sexistarekin amaitzeko intentsiorik balu, bere burua birplantatzen hasi beharko luke.”