Nor gara?

Txiapaseko herri indigenei zein emakumeei beren askatasun prozesuetan, gure elkartasuna adierazteko sare moduan sortu garen emakume, gizon eta elkarte talde bat gara. Herri indigenen burujabetzaren eraikuntza-prozesua eta bereziki askatasuna lortzeko emakumeak burutzen ari diren borroka iristen ditugu. Gure ustez, gauzatzen ari diren burujabetza-prozesu hauek eredu dira munduan dauden betse borroka batzuentzat. Hori dela eta, euskal gizarteak Txiapasekiko duen elkartasuna sustatzen dugu.

Komunitate indigenek pairatzen dituzten eraso paramilitarrak salatzen ditugu; komunitate indigenen lurretatik Mexikar Armada Federalaren irteera exigitzen dugu.

Askatasuna erdiesteko egunero borrokatzen diren emakumeekin, elkarlanerako eta elkartasunerako zubiak eraiki asmoz, 2016.urtean sortu ginen.

Antzinako herrietatik ikasi ditugun baloreak, gure gizartean hedatu nahi ditugu: besteekiko begirunea zein tolerantzia batetik, eta erabakiak hartzeko orduan erabateko adostasunari ematen zaion garrantzia, bestetik.

Gure ustez, Euskal Herrian baita munduko beste lekuetan ere gauzatzen ari diren borroketarako, indigenen autogobernuaren eraikuntza-prozesua eredugarria izan daiteke. Bereziki mundu hobeago baten alde borrokatzen duten emakumeei adierazten diegu elkartasunaTxiapaseko komunitate indigenetan bizitza hobea lortu asmoz, abian diren eraikitze-prozesuetan laguntzeko lan egiten dugu. Eta, garrantzi berezia ematen diogu emakumeek egindako lanari.

Kideak:

Txiapasen aldeko sarea hurrengo euskal erakundekin ostatuta dago:

Bizilur

Bizilur-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea erakunde asanblearioa da. Hau osatzen dugunok uste dugu pobreziaren, desberdintasun globalen, menpekotasunen eta pertsonok eta herriok pairatzen ditugun zapalkuntzen kausak gaur egungo dominazio multiplearen sistemak eraginak direla: neoliberal, inperialista eta heteropatriarkarra. Diagnostiko horren baitan, sistema horri aurre egitea da gure helburua, gure ustetan beste bizitza eredu batzuk proposatzeko kapazitatea eta legitimitatea daukaten mugimendu sozial emantzipatzaileen alboan jardunez.

Gainera, baserritar mugimendutik eraikitako Elikadura Burujabetzaren proposamen teoriko, praktiko eta politikoa zentrala iruditzen zaigu erlazio sozial berrien eraikuntzan. Hau herriek haien elikadura eta produkzio sistema erabakitzeko daukaten eskubidean oinarritzen da. Merkatuen nagusitasunaren, bizitzaren pribatizazioaren eta desberdintasunen sorreraren eredu bakarraren aurrean fokatze honek bizitzaren jasangarritasuna erdian jarri nahi du. Bestalde, elikagaien produkzioa birkokatu eta birbaserriratu, desberdintasun eta zapalkuntzarik gabeko gizon eta emakumeen, baserritar eta kontsumitzaileen, eta estatuen arteko erlazioak eraiki, ondare komunen (ura, haziak, lurra, jakintza) eskubide eta gestioa elikagaiak produzitzen dituzten eskuetan daudela ziurtatu, eta haien jasangarritasuna ziurtatu nahi du.

Bizilurren uste dugu mugimendu zapatistak irakaspen asko ekarri dizkiola Hego-ekialde mexikarretik planeta osoko mugimendu sozialei: diskurtsoaren argitasuna eta etika praktikan, lan kolektiboaren berreskurapena, aliatuen artean elkarbanatzeko beharrizana bakoitzaren tamaina eta izaera albo batera utziz, autonomia prozesuak sustengatzeko urgentzia era iraunkor batean (elikadura, hezkuntza, zaintza, etc.) alderdi politiko, kanpaina eta ziklo elektoraletara lotu gabe

Gaur egun oraindik oinarrizkoa da eta indarra dauka inspirazio elementu gisa 20 urte baino gehiagoko borroka honetan gobernu zapatistaren zazpi printzipioen ekarpena: obeditu eta ez agindu; ordezkatu eta ez faltsutu; jaitsi eta ez igo; zerbitzatu besteentzat eta ez zuretzat; konbentzitu eta ez irabazi; eraiki eta ez suntsitu, eta proposatu eta ez inposatu.

Paz y Solidaridad Euskadi – Bakea eta Elkartasuna

Bakea eta Elkartasuna- Paz y Solidaridad CCOO sindikatuari lotutako fundazioa gara, 1992an sortua. Fundazioak gizartea eta ekonomia eraldatzeko borrokan dihardu, giza garapen iraunkor baten ereduaren bila, bidezkoagoa eta berdinagoa den gizarte bat eraikitzeko asmoz.  Horretarako, oinarrizko herri mugimenduen antolaketa sustatzen dugu, baita Txiapasen (Mexico) Bolivia Ecuador eta Guatemalan, erakunde sindikalen garapen prozesuak ere bai.  

Era berean, hausnarketa kritikoa bultzatzen dugu gure gizarte eta lan ingurunean, gizarte zibilak konpromisoa har dezan, jarrera kritikoa izan eta neurriak har ditzan globalizazio neoliberalaren ereduaren aurrean.

1996 urteetatik gaur arte, Bake eta Elkartasunak, hainbat akonpainamendu prozesuak garatu ditu Txiapasen:

  • Garrucha, Morelia, Oventic eta Robertos Barrios Karakoleko osasun sistema autonomoa indartu
  • Garrucha, La Realidad, Oventic eta Robertos Barrios Karakoleko hezkuntza sistema autonomoa indartu
  • El Puente erakundearekin, La Garrucha eta Moreliako Karakoletan , onairrizko azpegitura sozial hornidura
  • Centro Indígena de Capacitación Integral “Fray Bartolomé de Las Casas” laguntzen du.

Mundubat

Gure erakundeak Mexikon egindako lana Guatemalan aldez aurretik hartutako konpromisoaren eskutik etorri zen. 60ko hamarkadan Guatemalan hasitako gatazka armatuaren eta 80ko hamarkadako errepresio ikaragarriaren eraginez, milaka eta milaka lagunek eta ehunka erkidego osok -herrialdeko iparraldeko indigenak, batez ere- Mexikora alde egin zuten. Bertan, zenbait urte eman zituzten Mexikoko zenbait estatutan zehar sakabanatutako iheslarientzako kanpamentuetan.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Mundubat iheslari horiei laguntzen hasi zen, Chiapaseko estatuko kanpamentuetan finkatu ziren iheslariei, hain zuzen ere. Euren antolamendua sendotzeko lan egin genuen bertan, egunen batean euren herrialdera itzultzeko aukera izan zezaten. Izan ere, 1996an itzuli ziren, bake-hitzarmenak sinatu ondoren.

Iheslari horiekin egindako lanari esker, pixkanaka-pixkanaka tokian tokiko erkidegoekin ezarri genituen harremanak: euren erakundeak eta kultura ezagutu genituen, bai eta bidezko bake duinaren alde Tzetzalek, Tzotzilek, Tojolabalek eta erkidego mestizoek garatutako borroka ere.

Aurrekoaren ondorioz, 1995ean eta 1996an -Chiapasen gerra egon zenean- herrialdean bertan lekuz aldatutako biztanleekin lan egin genuen. Izan ere, -Mexikoko bihitegian- gose ziren eta osasun-atentziorik ez zuten erkidegoei eman genien larrialdietarako laguntza. Era berean, Giza Eskubideak babesteko eta salatzeko egitasmoak jarri genituen abian.

Txiapasekin, erakunde hauekin egin dugu lan:

Lumaltik Herriak

LumaltikHerriak tseltal hizkuntzan, Zapatistekiko elkartasuna lanetan dabiltzan Euskal erakunde bat da. Ekologismo, internazionalismo, feminismotik (…) gatoz. Komunitate indigena Zapatistek Txiapasen, Mexiko, daramaten borroka babesten dugu, bereziki, emakumeek beraien eskubideak defendatzeko daramatena.

2001ean sortu ginen, Gertu izenarekin, boluntariotza lana, kulturen arteko hartu-emana eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko. 2014ean Gertu-k bidea egin zion Lumaltik-i, Txiapas-eko (Mexiko) komunitate autonomo zapatistekiko elkartasunari bitarteko bat eskeintzeko.

Autonomia Indigenaren sostengu diren ekintzak bultzatzen ditugu, bost Caracol-en lanari babesa emanez hezkuntza, osasuna, komunikabide eta elikadura burujabetzaren eraikuntzan batik bat. Autogobernu indigenaren eratzea, internazionalki eredugarria izan daitekeela bermatzen dugu, baita gure herrian ere.

Komunitate hauek jasaten dituzten eraso paramilitarrak salatzen ditugu, eta ondorioz, Mexikoko armada federalaren, lurralde zapatistatik kanporatzea exijitzen dugu. Txiapasekin (Txiapasekiko Elkartasun Euskal Plataforma) kolektiboarekin lankidetzan Giza Eskubideen behaketarako Brigada Internazionalen hedatzen eta prestatzen ditugu.

Mugen Gainetik

MUGEN GAINETIK elkarteak Hegoaldeko herrialdeekin elkarlanean dihardu, eta Iparraldeko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

Gure ustez, elkartasunak ezin du asmo hutsean geratu, eta ezin da egitura-aldaketa ustezkoetara mugatu. Gauzak egin behar dira. Horregatik, egitasmoak sustatzen ditugu herrialde txirotuekin lankidetzan aritzeko, askotariko jarduerak antolatzen ditugu inguruan (sentsibilizatzeko, garapenean hezteko eta politikan eragiteko), eta boluntarioak eta laguntzaileak jartzen ditugu dauzkagun egitasmo eta komunitateetan lanean.

  • Indigenekin (landa-eremuko biztanleekin) egiten dugu lan, giza eskubideak lantzen, genero-ekitatea bermatuta.
  • Gure iritziz, garatzeko, aldatu egin behar dira genero-harremanak; eta, horretarako, emakumeak ahaldundu nahi ditugu.
  • Haiek (hots, tokiko erakundeak edo biztanle hartzaileak deiturikoek) lehenetsitako egitasmoak dira.
  • Haien gaitasunak eta aukerak indartu nahi dituzte.
  • Beren kabuz hornitzen, antolatzen eta gaitzen irakatsi nahi diete; beraz, jarraipena izan behar dute, eta jasangarriak izan behar dute.
  • Eta gizartea ere eraldatu nahi dute, bai hangoa, bai hemengoa.

MUGEN GAINETIK elkarteak herri haietako prozesuetan laguntzen du, eta zein egoeratan bizi diren ezagutarazi nahi du. Nolabait bitartekari-lana egiten du, gure gizarteak beste herri batzuekin lankidetzan aritzeko egiten dituen ahaleginak bideratzeko (ekarpen ekonomikoak, sentsibilizazio-jarduerak, ekarpen pertsonalak, etab.). Ziur baikaude gure gizarteak haien errealitatea zein den ulertzea lortuko dugula, eta gehiago lagundu behar dugula, desberdintasunak zuzenduko badira.

Xenofobiaren Aurka Taldea “Berdinak Gara”

Iralabarri Berdinak Gara

Iralako Auzokideen Elkarteak burututako gogoetetatik sortzen da Xenofobiaren Aurkako Taldea “Berdinak Gara”. Auzoan aspalditik bizi zen jendearen eta heldu-berrien arteko elkarbizitza jorratzeko beharraren inguruan eta inmigrazioaren afera lantzeko beharraren inguruko hausnarkeetatik sortu zen.
Barruko hausnarketek eta kide batzuen bizipenek lankidetzaren munduan lan egitera eraman gintuzten, giza eskubideen arloan konkretuki.

Globalizazio neoliberalaren kontrako borrokan konpromiso erradikala daukaten jendarte mugimenduen parte gara.
Eredu honek, iparraldean egitura soziala hondatzen du eta hegoaldeko baliabideak zukutzen ditu.

Berdinak“, langile izaera duten bi auzo garrantzitsuetako oinarriko mugimendu sozialekin era bat lotuta dago, 80. hamarkadan hainbat GKEen jaiotza ezarri zuen elkartasuna eta konpromisia berreskuratzeko nahian.

Laguntzaileak:

Medeak

Medeak 2000. urtean jaio zen talde feminista erradikala da. Hainbat kide eta buelta eman ditu taldeak. Hasieratik gorputza erdigunean jarri du bere ekintza politikoan. Hala, feministaz gain, hainbat etiketaz ornitzen joan da hasieratik: Bollera erradikalak, transexualak, putak, beltzak… azken batean bazterretan dagoen hori aldarrikatu nahian. Azken urteetan, hausnarketa politikoak ere bide hori jarraitu du; hala, identitatea, indarkeria, gorputzen erregulazioa, bazterrak… diskurtsoaren erdiguneann kokatzeak, Transfeminismoa deiturikoan bilakatzera ere eman du taldea.

EH Bilgune Feminista

Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Tradizio feminista jakin baten oinordekoak gara, euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, zapalkuntza kulturalaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.

Mujeres del Mundo-Babel

Mundu-Babel Emakumeak EMAKUME talde bat gara, hemen jaiotako batzuk eta beste leku batzuetatik iritsi direnak,  guztiak esateko asko eta trukatu nahi dugulako elkartzen gara 1999tik.

Espaziorik garrantzitsuena Batzarra da, astelehenero gure lokalean 19:30ean izaten dena. Antolaketako eta zeharkako laneko erreminta bat da, gure elkartea bake-eraikuntza espazioa da. Gainera, komisioak, Kultura-Artekotasunekoa eta Génerokoa bezalako, ditugu.